Hasiera > Bioteknologia
Bioteknologia hurrengo urteetan mundu osoan zehar gehien haziko den sektoreetako bat da. XX. mendeari informazioaren mendea deitu zioten bezala, XXI. mendea Bioteknologiaren mendea izango da. Bioteknologiak alor desberdin asko barne hartzen ditu:
OSASUNA - Genomikak eta proteomikak honako gauza hauek ahalbidetuko dituzte:
Izugarrizko aurrerakadak gaixotasunen diagnostikoan.
Botika berrien diseinuan denbora eta diru asko aurreztea.
Gaixo bakoitzaren tratamendu indibidualizatua, eraginkortasun terapeutikoa areagotuz eta bigarren mailako efektuak desagerraraziz.
NEKAZARITZA - Ingeniaritza genetikoak honako gauza hauek ahalbidetuko ditu:
Ingurunearen baldintzetara hobeto moldaturiko landare-barietate berrien sorrera.
Uzten errendimenduaren optimizazioa eta hobekuntza.
Ingurumen-hobekuntzak, produktu kimikoen erabilera (herbizidak eta pestizidak, adibidez) murrizteagatik.
ELIKADURA - Bioteknologiaren aurrerapenei esker janari berriak diseinatu ahal izango dira. Janari horiek ezaugarri hauek izango dituzte:
Osasuntsuagoak eta nutritiboagoak izango dira.
Gaixotasun jakin batzuen tratamendu eta sendaketara zuzenduriko botikak sartzeko bektore gisa erabiliko dira.
INGURUMENA - Metodo bioteknologiko berrien aplikazioak mesede egingo dio ingurumenari:
Mikroorganismoen eta landareen erabilerak ur eta lurzoruen deskontaminazioa ahalbidetuko du.
Baso-berritzeetan landare gogorragoak erabiliko dira, eta horri esker, gure ingurune naturala errazago berreskuratuko da.
MATERIAL BERRIAK - Bioteknologiaren aurkikuntzen ondorioz material berriak sortuko dira. Material horiek arlo askotan erabili ahal izango dira, medikuntzatik informatikara.
Herrialde aurreratuenek Bioteknologiaren aldeko apustua egin dute. Europar Batasunak, VI. Esparru Egitarauaren laguntza-programen bidez, mende honetan garrantzi berezia eman dio Bioteknologiaren sektoreari. Hurrengo urteotan gertatuko diren aldaketetara moldatzen diren eta Bioteknologiaren aldeko apustu sendoa egiten duten herrialdeek beren lehiakortasun-maila handituko dute, eta, ondorioz, beren ongizate-maila ere bai. Aldiz, apustu hori egiten ez duten herrialdeak zokoratuta geratuko dira; teknologia atzerritik ekarri beharko dute, eta horrek beren garapen ekonomiko eta soziala eragotziko du.
Bioteknologia
Berriak  
Loturak
Inkesta
Kontaktatu

Desarrollado por Loogic.com