Hasiera > Enpresa
Hiperion Biotech Bioteknologia eta Giza Osasunean espezializatutako aholkularitza-enpresa da. Helburua tratamendu indibidualizatua behar duen sektore jakin baten premiei erantzutea da.
Hiperion Biotech-en iritziz, enpresen aktibo garrantzitsuenak giza kapitala eta kapital intelektuala dira. Horregatik, goi-mailako prestakuntza duen profesional-talde bat dugu, bioteknologia eta enpresarekin loturiko arlo desberdinetan prestakuntza akademikoa eta lanbide-esperientzia duena. Hiperion Biotech-eko taldekideak doktoreak eta lizentziatuak dira Biologian, Farmazian eta Zuzenbidean, eta guztiek enpresa bioteknologikoen zuzendaritza eta administrazioko graduatuondoko tituluak dituzte.
Taldekideek beren lanbide-esperientzia eremu desberdinetan garatu dute, besteak beste diagnostiko klinikoko enpresa multinazionaletan, unibertsitate eta ospitaleetako oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatuan, unibertsitate-irakaskuntzan eta finantzen munduan.

Gure enpresaren egitekoa Bioteknologiaren munduarekin erlazionaturiko eragile guztiei balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzea da. Eragile horien artean honako hauek azpimarra ditzakegu:

>Enpresak
>Herri-erakundeak
>Enpresa-ideia berrien sustatzaileak
>Ikertzaileak
>Unibertsitateak
>Inbertitzaileak

Hiperion Biotech-ek Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa-berrikuntzako 2003 Sustatu Saria jaso du.
Bioteknologia
Berriak  
Loturak
Inkesta
Kontaktatu

Desarrollado por Loogic.com