Hasiera > Gure Filosofia
Hiperion Biotech-entzat garrantzitsuena bezeroa da, eta, horregatik, zu gure estrategiaren erdi-erdian zaude. Kasu bakoitza banan-banan tratatzen dugu, eta zure beharretara egokitutako profesional-taldea diseinatzen. Ezinbestekotzat hartzen dugu bezeroarekin lankidetza-lotura estuak sortzea, eta komunikazio erraza mantentzea. Horri esker, gure bezeroen benetako premiak antzeman ditzakegu, haiei beren helburuak lortzen lagunduz. Gure egitekoa enpresei eta erakundeei erabakiak hartzen lagunduko dien balio erantsi handia eskaintzea da.
Gure ustez, arrakasta lortzeko, nahitaezkoa da elkarrekiko errespetua eta konfiantza egotea. Horregatik ez dugu nahi gure bezeroekin ditugun harremanak lan puntualetara mugatzerik; aitzitik, denbora luze baterako loturak ezarri nahi ditugu, bi alderdiek harreman horri etekina atera diezaioten. Zure bidelagunak izan nahi dugu, eta zure helburuak gure egin.
Hiperion Biotech-ek zure proiektuak portura daramatzan itsasontzia izan nahi du. Bide berean gaude.
Bioteknologia
Berriak  
Loturak
Inkesta
Kontaktatu

Desarrollado por Loogic.com