XXI. mendeak erronka teknologiko berriak ekarri ditu. Bioteknologia mende honetako hazkunde ekonomikoaren eragileetako bat bihurtzen ari da hainbat alor desberdinetan, hala nola osasunean, elikagaietan, ingurumenean eta material berrietan. Zenbaitek hirugarren iraultza industriala gertatzen ari dela diote. Lehenengo iraultza industriala XVIII. mendean gertatu zen, eta bigarrena joan den mendearen amaieran, Interneten eta telekomunikazioen eskutik. Hirugarrena, batzuen iritziz, 1953. urtean hasi zen, ADN helize bikoitza aurkitu zutenean, eta duela gutxiko Giza Genoma Proiektuarekin jarraitu du. Hirugarren iraultza industrialak aldaketa ekonomiko eta sozial handiak ekarriko ditu, gure mundua erabat itxuraldatuz.

Hiperion Biotech ikerketaren eta enpresaren alorreko profesional talde batek osaturiko enpresa da. Profesional hauek beren indarrak eta ezagutzak batu dituzte, sektore horretako eragile guztiei Bioteknologian espezializatutako aholkularitza-zerbitzuak eskaintzeko. Gure prestakuntza akademikoari eta lanbide-esperientziari esker, ondo ezagutzen ditugu aipatutako sektorearen arazoak eta premiak.

Gure ustez, balio erantsi handiko zerbitzuak eskaini ahal izateko, ezinbestekoak dira profesionaltasuna eta bezeroaren konfiantza. Horregatik, gure bezeroetatik gertu egon nahi dugu, haien premia guztiak ulertzeko eta kasu bakoitzari irtenbiderik hoberena emateko. Gure enpresaren filosofiaren oinarriak komunikazio ona, tratamendu pertsonalizatua eta lankidetza-harreman estua dira.

Bioteknologia
Berriak  
Loturak
Inkesta
Kontaktatu

Desarrollado por Loogic.com