Hasiera> Zerbitzuak
Hiperion Biotech-en lantaldeak balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzen dizkie Bioteknologiaren munduko eragile guztiei.
Herri Erakundeak
Bioteknologiaren eta giza osasunaren sektorea oso konplexua denez, pertsona adituak eta kualifikatuak behar dira herri-erakundeek (estatuko erakundeek, gobernu autonomoek, foru-aldundiek, udalek nahiz fundazioek) aztertzen dituzten proiektuak ebaluatzeko eta burutzeko. Horregatik, aipatutako eragile bakoitzari zerbitzu espezializatu hauek eskaintzen dizkiogu.
>>más información
Ekintzaileak
Enpresaren munduan arrakasta izateko ez da nahikoa negozio-ideia bat izatea: ideia hori gauzatu egin behar da. Badakigu zein zaila den finkatutako helburuak lortzea. Horregatik, Hiperion Biotech-ek helburu horiek erdietsi ahal izateko orientazioa eta laguntza ematen dizu. Zure kasu pertsonalari egokitutako irtenbide globalak eskaintzen dizkizugu. Entzun egiten dizugu, eta zure ametsak egia bihur daitezen baliabideak jartzen. Hau guztia eskaintzen dizugu.
>>más información
Enpresak
Gero eta lehiakorragoa den mundu globalizatu honetan, enpresentzako zerbitzuak oso espezializatuak izan behar dira. Gainera, bioteknologiaren eta giza osasunaren sektorea oso berria eta konplexua da, eta, beraz, tratamendu pertsonalizatua behar du. Hiperion Biotech errealitate horretaz jabeturik dago, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu. >>más información
Ikerketa Zentroak
Hiperion Biotech-en ustez, hesi handi bat dago ikerketa-lanaren eta lan horren gauzatze enpresarialaren artean. Arazo horretaz jabeturik, gure enpresak bi eremu horien arteko lotura izan nahi du. Ikerketa-zentroek beren ezagutzak enpresaren mundura eraman ahal izateko zenbait mekanismo sortu ditugu. Mekanismoak honako hauek dira. >>más informacion
Finantza Erakundeak eta Inbertitzaile Pribatuak
Bioteknologia eta Giza Osasunaren sektorea oso berria da, eta, bertan, dirua zentzuzko moduan inbertitzeko azterketa profesionala eta sakona egin behar da. Hiperion Biotech-ek ezagutzen ditu inbertsio horien arriskuak, eta, horregatik, proiektu bakoitzaren bideragarritasun teknikoa, juridikoa eta ekonomikoa aztertzen du, kale egiteko aukerak txikiagotzeko. Gure goi-mailako prestakuntzaz proiektuei aurrera egiten lagundu nahi diegu, honakoa eskainiz.
>>más informacion
Bioteknologia
Berriak  
Loturak
Inkesta
Kontaktatu

Desarrollado por Loogic.com